Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Koldo Tellitu: "Belaunaldi berriak esukal curriculuma, herri honen gabezia historiko handi hori, aurrera ateratzeko erronka izango du".

  • Gasteizko Olabide ikastolako bere lehen andereñoak ez zuen irudikatu ere egingo EHIK Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakari izatera iritsiko zenik bere ikasle Koldo. Baina hala da.

    Ez da zuzenean ikasle izatetik lehendakari izatera pasa, ordea. Urte hauetan zehar ikastolen mugimenduan aktiboki parte hartu du. Semeak Leioako Betiko ikastolan hasi bezain pronto proposatu zioten ikastolako lehendakari izateko. 93ko gatazkak zatitutako ikastola zen orduan Betiko eta arlo juridikoan zituen ezagutzak ikusita egin zioten eskaera hura, Zuzenbide ikasketak egindakoa baita. Orduan hasi eta oraindik ere jarraitzen du.Garai beretsuan hasi zen BIEn, Bizkaiko Ikastolen Elkartean. Orain dela bost urte, berriz, Partaideko lehendakari izendatu zuten, kargua berriki utzi duelarik EHIKko lehendakari izateko.Gogotsu eta ausart heldu dio erronka berriari, ikastolen mugimenduak, orain arte bezala, ekarpenak egiten jarrai dezan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus