Lagunartean edo koadriletan euskararen erabilera sustatzeko helburuz, hainbat udalerritan bi ikasturtez luzatu den esku-hartzea eta ikerketa dugu Kuadrillategi Egitasmoa. 2001-2002 ikasturtean, esaterako, zortzi udalerrik abiarazi zuten Kuadrillategi: Lasarte-Oriak, Andoainek, Urnietak, Beasainek, Debak, Bergarak eta Aretxabaletak. Urtebete geroago beste hiru herrik: Atarrabiak, Uhartek eta Burlatak. Esku-hartzearen sustatzaileak hiru izan dira: tokian tokiko Euskara Zerbitzua eta Euskara Elkartea batetik; eta bestetik, Kuadrillategi Ikerketa eta Aholkularitza elkartea. Azken hori orain hiruzpalau urte sortu bazen ere, bertan dihardutenek, hala nola, Pello Jauregi doktoreak, urte asko daramatzate esku-hartzearen euskarri den marko teorikoaren eta metodologikoaren inguruan ikertzen. Kuadrillategi egitasmoaren ibilbidea luzea da benetan, hamabi urte igaro baitira lehen aldiz Pello Jauregik koadrila bat hartu eta haren euskalduntzeari heldu zionetik. Irakurleak orain esku artean erabiliko dituen emaitzak eta datuak, berriz, 2001eko irailetik 2003ko ekainera bitartean arestian zerrendatu ditugun udalerrietan burutu zen ikerketari dagozkio.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados