Nafarroako Pirinioetako herrixketako haurrak ipuin kontalari berezi batzuen bisita jaso dute aurten eta Bavar eta Kiwi ipuina kontatu diete. Bi hartz arre dira Bavar eta Kiwi, eta bakoitzak izan duen bizitza azaldu diete ipuinaren bitartez. Modu horretan, Pirinioetan desagertzear dagoen hartz mota arreen egoeraren berri jaso dute. Izan ere, egitasmo honen helburua Pirinieotako biztanleen artean hartz arrearekiko sentsibilizazioa garatzea da. Josemari Carrere ipuinkontalaria hara eta hona ibili da Pirinioetako herrixketan eta esperientza honen bizipenak kontatu dizkigu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados