Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Zientzia abstraktua ala ulergarria?

  • Fisika, Kimika, Matematika... formulak, zenbakiak, zientzialariak, teoremak, esperimentuak, laborategia, legeak... zientzia edo ikasgai horiek horrelako kontzeptuekin lotu izan dira. Eta ikasle gehienentzat ez dira erakargarriak, zailak, arraroak, urrutikoak eta abstraktuak baizik.

    Ikuspegi horri buelta eman nahian elkartu ziren Oreka taldean Jenaro Guisasola, Rafa Azkona, Emiliano Mujika eta Mikel Etxaniz Bigarren Hezkuntzako irakasleak duela 15 urte inguru. Hurbilagoko metodologia bat lantzen hasi ziren, irakasleek gusturago irakats zezaten eta ikasleek ere gogoz ikas zezaten. Osatu zuten materiala bildu eta testu liburuak argitaratu zituzten Erein argitaletxearekin, eta hainbat kongresutan izan dira euren metodologia azaltzen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus