Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, Javier Markotegik, ekainean Nafarroako 17 ikastoletatik 13 ixteko aholkua luzatu zion Nafarroako Ikastolen Elkarteari. Iruñerriko hiru ikastola handiak eta Lizarrakoa ezik, gainerako guztiak ixtea proposatu zuen. NIEk, irakasleak, gurasoak eta haurrak, ordea, ikastoletan jarraitzen dute eta berauetan hasi dute ikasturte berria. Kanpoko erasoei aurre egiteko indarberrituta daude eta proiektu asko dituzte esku artean. Pello Mariñelarena NIEko zuzendariak eta Irene Lopez-Goñi aholkulari pedagogikoak horien guztien berri eman digute. Nafarroako ikastolen errealitateaz eta ametsez mintzatu zaizkigu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados