Hemen aurkezten den lana orain dela bost urte argitaratutako liburu batean, "Eskola Hiztun bila" izenekoan, argitartu nuen artikuluaren laburpena da. Artikulu hartan gauza bi aztertzen ziren: Alde batetik, eskolak zer nolako eragozpenak dituen gurea bezalako hizkuntza txiki bat indar-berritzeko; bestetik, eskolak zertan lagundu dezaken indarberritze lan horretan. Hemen eskaintzen den laburpenak lehenengo zatia bakarrik aipatzen du: eskolaren mugak eta ahuldadeak plazaratzen dira. Txanponaren beste aurpegia nola aurkezten nuen jakin nahi duenak, 1991.go liburu hartara jo beza. Beraz, besterik gabe ikus dezagun laburpen hori.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados