Aldaketa garaia da gurea. Orain arte sekulan izan ez diren mudantzak ari dira gertatzen munduan -eta gurean ere bai-. Garai berri baten hasieran gaude, dudarik gabe. Eta sasoi hori, orain, gure eskoletan hasi da hazten. Beti bezala, etorkizuna, neurri batean, gure esku dago, belaunaldi berriak prestatzen ditugun irakasleon esku. Gizaki guztion oinarrizko berdintasunean sinetsi dugunok eta giza eskubideak lege ditugunok, etorkinen seme-alabak euskal hiritar oso izateko eta, aldi berean, herentziaz datorkiena gordetzeko duten eskubidea defendatzen dugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados