Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal itzulpengintza gaur: argitaletxeen funtzioa euskarazko literatur itzulpenetan

Olatz Unanue Aramburu

  • Artikulu honetan, euskarara egiten diren literatur itzulpenak izan ditugu aztergai. Gure helburua ez da izan, ordea, itzulpen horien ezaugarri linguistikoak aztertzea, baizik eta itzulpen horien atzean dagoen errealitatea ezagutzera ematea, prozesu horretan argitaletxeek duten funtzioan arreta jarriz. Orain arte gutxi jorratutako arlo bat izanik, ez dugu gai honen inguruko ia bibliografiarik eskuragarri, eta, horregatik, lan honetan plazaratutako ondorioak hamar argitaletxerekin zuzenean harremanetan jarriz lortutako informazioan oinarritutakoak dira. Ez dugu ahaztu behar, bestalde, badirela elkarrizketatutako argitaletxeez gain euskarazko literatur itzulpenak argitaratzen dituzten beste zenbait argitaletxe ere, eta hemen bildutako ondorioak, beraz, ezin direla ondorio absolutu gisa hartu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus