Nola ulertzen da hiritartasun kontzeptua gaur egungo gizarteetan? Hau da artikulu hone tan landuko dugun galdera. Izan ere, globalizazioaren testuinguruan, galdera hau gero eta garrantzitsuagoa da. Globalizazioak nortasun pertzepzioak aldatzen ditu, eta, ondorioz, hiritartasun esperientzia eta subjektibazio politiko prozesu berriak zabaltzen ditu mun duan zehar. Kontestu honetan, hiritartasunak (ikerketa-objektu gisa) garrantzi nabar mena hartzen du. Hiritartasuna ikertzeak esan nahi du kulturaren eta politikaren arteko lotura berrirakurtzea, baita Estatuaren eta Nazio kontzeptuaren ezaugarrien kritika bat egiten saiatzea ere. Era berean, eremu pribatuaren eta publikoaren arteko tentsioa berri rakurri beharra dago. Artikulu honetan, egoera beste modu batean lantzeko proposamena egiten dut, bai mugaz gaindiko euskararen eremuetan, bai euskal diaspora mailan. Izan ere, adibide guzti hauen azaltzeak aukera ematen digu, alde batetik, frantses eta espainr estatu-nazioen ezaugarriak ikertzeko, eta, beste alde batetik, Europan eta mundu mailan gertatzen diren fenomeno berriak ikertzeko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados