Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Nasak eta euskaldunak elkarri begira

Julen Larrañaga Martinez de Agirre, Mikel Mendizabal Idiazabal, Andoni Barreña Agirrebeitia

  • Hizkuntza-desagertze bizkor eta masiboari aurre egiteko eta mundu garatu, justu, duin eta orekatua eraikitzeko hizkuntza-Iankidetza da irtenbide egokia eskaintzen duen estrategietako bat. Garabide Elkarteak eta Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak 2011n hasi zituzten harremanak Kolonbiako Caucako Departamenduko nasa herriarekin, hizkuntza-biziberritzeen prozesuetako esperientziak eta ezagutzak elkarrekin partekatzeko. Harrczkero, ibilbide laburra baina mamitsua garatu dugu nasek eta euskaldunek, Batetik, nasek zenbait biziberritze-estrategia, teknika eta metodo berreraiki dituzte euren kulturaren eta kosmobisioaren arabera moldatuz eta egokituz. Bestetik, euskaldunek, beste kulturak eta herriak ezagutu ahala, aurreiritziak bazterturik, gure herriaren biziberritze-prozesuaz hausnarketa berregin dugu, globalizazioak ekarri digun neokolonialismotik ihes egin nahian


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus