Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Nasa Yube biziberritze prozesua eta hezkuntza

Rosa Elizburu

  • Nasa Yuvveren Hariak 2011n eginiko ikerketaren bitartez, argi ikusten zen seme-alabenganako hizkuntza transmisioa ia guztiz etenda zegoela Cauca Departamentuko Iparraldeko eskualdean: 4 urtetik beherako haurren % lk baino ez zuen hizkuntza hitz egiten. Horren aurrean, alarma guztiak pizturik, hainbat ekimen antolatu behar zirela ikusi zuten nasek. Artikulu honetan Garabide Elkartearekin batera zenbait irakasle euskaldunen lan boluntarioa zehazten da: irakasleak, hezkuntza arduradunak, hezkuntza laguntzaileak eta gurasoak trebatzea. Formazio prozesu horrek, hasierako aholkularitza eta trebakuntza saio puntualetik gaur egungo bi urteko tormazio teknikoa antolatzera egín du jauzi. Bitartean, besteak beste, Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, Ikastetxeko Proiektu Kurrikularra. Urteko Plana, hizkuntza murgílketa metodología, hizkuntza programazioa eta unitate didaktikoaren eraiketa bezalako kontzeptuak landu dira, teorían eta praktikan


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus