Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Herri aldizkariak: balantzea eta etorkizuneko erronkak

Mikel Irizar

  • Euskarazko esparru komunikatiboa diseinatzeko, eta plan zehatza proposatzeko beharra nabarmendu du Mikel Irizarrek artikulu honetan. Plan hau parte guztien artean eztabaidatu beharko litzateke, eta erakundeek adostutakoa indarrean jarri beharko luke. Euskaldunon komunitateak plan hori behar du bere biziraupena bermatzeko, eta berandu baino lehen abiatzearen premiaz jabetu nahi gaitu egileak. Euskarazko herri prentsaren sorrera ulertzeko zenbait faktore aipatzen dira lanaren hasieran. Euskarazko herri prentsaren ibilbidea eta ekarpenak azaldu, eta sektorearen diagnosi osatua eskaintzen zaigu lan honetan. Komunikazioaren arloan lehia gogorra da, eta euskarazko herri prentsa ahul dago erronkei aurre egiteko. Artikulu honetan, ordea, eredu bat eskaintzen da erronka horiei erantzuteko: adosteko gaitasuna, ausardia, berritasuna, erakundeekin lankidetza, eta autofinantzaketa bultzatzen dituen eredua, hain zuzen ere.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus