Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Gure irratia eta euskara

  • Autores: Xipri Arbelbide
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 48, 2003 (Ejemplar dedicado a: Euskal errepertorioa hedabideetan), págs. 125-132
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Gure Irratiak sortu zen egunetik gaur arte egindako ibilbidearen berri ematen digu Xipri Arbelbidek, irrati honen sortzaileetariko batek, artikulu honetan. Bide horretan izan dituzten oztopoen eta zailtasunen berri emateaz gain, Iparraldeko euskal irratien inguruan Siadecok egindako ikerketatik hainbat datu ere jakinarazi dizkigu. Gure Irratia 1995ean izan zen egoerarik apalenean; gero, gora abiatu zen, eta azken urteotan berriro ere krisia izan du. Beherakada zerk eragin duen azaltzen saiatu da egilea artikuluaren amaiera aldera. Bestalde, irratilariek euskara txarraren nahiz onaren alde daukaten eragina du hizpide, eta berak nabari dituen hutsik larrienak ere aipatzen ditu. Azkenik, Iparraldean irratigintzak hobera egin dezan, bere ustez aterabiderik onena zein litzatekeen erakusten du: Iparraldeko hiru euskal irratiek gauza batzuk elkarrekin egin, eta denbora gehiengoa bakoitzak bere entzuleentzat izan. Bestalde, egoera anormalean dagoen euskararen alde egitea izan behar dute irrati hauek helburu, egilearen ustez.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno