Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal emakumeen ogibideak Behe Erdi Aroan

Janire Castrillo Casado, Aida Castrillo

  • Lan honetan Erdi Aroko euskal emakumeek lan-munduan izandako paperak aztertzen dira, era bateko edo besteko iturri dokumentalak oinarri hartuta: udalordenantza bildumak, kontabilitate-dokumentuak, testamentuak... Oso bestelako emakumeek gauzatu zituzten askotariko zereginen zerrenda agertzen da horietan. Alde batetik, etxearekin lotutako betebeharrak islatzen dira, etxeko lanak eta familianegozio mota askotan izan zuten parte-hartzea. Bestetik, nekazaritza-esparruko jarduera espezifikoen berri ematen da. Azkenik, hirietan loratzen ari zen ekonomiaren testuinguruan sortu zen ofizio sorta zabala islatzen da. Horrekin denarekin, funtsean, garaiko emakumeen ekarpen laboralaren irakurketa global bat egiten da ondoko orrialdeetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus