2020ko martxoan, gutxi gorabehera, hasi ziren urduritzen gure herritarrak, agintarien erabakien ondorioz, besteak beste. Geroago, apurka-apurka, pandemiak osasun ondoriorik latzenekin batera lanbideari zer zekarkion hasi ginen ikusten itzultzaileak, interpreteak eta zuzentzaileak. Denok, zelan edo halan, artega geunden, zer egin asmatu ezinik: etxetik lan egin beharrak, EIZIE elkartearen beraren ohiko jarduera aldatzeko premiak, bazkide eta aldizkari honetako artikulugile bakoitzaren egoerak eragindako askotarikotasunak berezi bihurtu dute, besterik ezean, aurtengo alea, eta Senez beste bide batetik abiatzeko nezesidadean egon da. Egoera larriagotzeaz batera, etxetik lan egiten ikasiz joan gara, eta interprete askok, bizitokia, bulego ez ezik, kabina ere bihurtuta ikusi dute.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados