Joan den maiatzaren 16an, Piarres Andiazabal apaiz urruñarra zendu berri da Kanbon, 97 urte zituelarik. Haren oroimenez idatzitako lerrootan, haren ibilbide luze bezain oparoa ekartzen dugu gogora. Lehenik, Baionako elizbarrutian bete zituen hainbat kargu, irakasle eta administratzaile gisa. Ondoren, euskara arloan egin zuen lan eskerga: euskal komunikabideetako kolaboratzaile saiatua, eta batez ere liturgia testuen euskaratzaile nekaezina, hain zuzen «euskarazko liturgiaren aita» titulua mereziarazi zion jarduna, eliz kantugintzan egin ekarpena ahantzi gabe. Gizon apal honek Euskaltzaindiaren eta EIZIE elkartearen aitortza jaso zuen; zehazki, ohorezko euskaltzain eta ohorezko kide izendatu zuten, hurrenez hurren.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados