Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Katalanezko, euskarazko eta galegozko bikoizketarako itzulpenaren ikuspegi historikoa

Manuel Arca Castro

  • Lan honek katalanezko, euskarazko eta galegozko bikoizketarako itzulpenaren industrien bilakaera aztertzen du, arreta berezia emanez esparru bakoitzeko telebista autonomiko publikoek —Televisió de Catalunya (TV3), Euskal Telebista (ETB) eta Televisión de Galicia (TVG)— jokatu duten paperari. Era berean, telebista kate horietan bikoizketa zein egoeratan dagoen azaltzen du testuak, eta hiruren arteko erkaketa egiten du, 2015 eta 2016 urteetan bikoiztu ziren produktuen azterketa kuantitatibo eta kualitatiboaren bidez. Bildutako datuek eta horietatik ateratako ondorioek, bikoizketaren industrien egoeraren berri emateaz gain, oinarria ezartzen dute bikoizketaren eta hizkuntza normalizazioaren arteko harremana sakonduko duten ikerlan berrietarako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus