Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Azpititulazioa eta bikoizketa: bigarren hizkuntzak ikasteko estrategia motibagarriak

Natalia Contreras Llave

  • Gure gizartean, gero eta leku handiagoa ari dira hartzen irudia zein teknologien eta sare sozialen erabilera demokratizatua. Halako gizartean, bada, bideoa ezinbesteko elementu bihurtu da hizkuntzen irakaskuntzan, eta oso eraginkorra eta motibatzailea gerta daiteke, planteamendu didaktiko sendoekin erabilita. Azpititulazioak eta bikoizketak —ikusentzunezko itzulpenaren mundutik datoz modalitateok— hamar urtetik gora daramate bigarren hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikerketa didaktikoan, eta ikaslea jartzen dute ikaskuntzaren erdigunean, hura baita aktore nagusia. Lan honetan, modalitate horien egoera teorikoaren sarrera labur bat egingo da, eta hizkuntzen irakaskuntzarako eskuragai eta erabilgarri izan daitezkeen proposamen didaktikoen zenbait adibide emango dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus