Azken urteotan, ikasleen euskararen erabilerak eta kalitateak berriz ere lehentasuna hartu dute ikastetxeetatik datozkigun prestakuntza eta aholkularitza eskaeretan. Kanpo ebaluazio probek zein irakasle eta familien hautemateek erakusten dute euskararen ikaskuntzaren eta erabileraren garapenean geldialdi aro bat bizi dugula eta ikasle askok ez duela hasierako errendimendu-maila gainditzen euskarari dagokionez. Kezka horri erantzuteko, gogoeta garrantzitsua da zer trataera emango zaien ikastetxeetan ikastetxeko hizkuntzei eta nola berrituko diren hizkuntza ikasteko eta irakasteko prozesuak; alegia, nola garatu eta eraldatuko diren eremu instituzionala eta eremu pedagogikoa
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados