Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hitz-bukaerako herskariak: kontsonante talkak

José Ignacio Hualde, Ander Beristain, Ane Icardo Isasi, Jennifer Zhang

  • Euskaraz hitz-bukaerako herskariek oso maiztasun txikia dute hiztegian, baina oso maiztasun handia solasean; /-t/ eta /-k/ kontsonanteak maiztasun handiko atzizki batzuetan aurkitzen baitira. Lan honetan hitz-bukaerako herskarien gauzatze fonetikoa aztertzen dugu, eta bereziki bi hitzen arteko kontsonante taldeetan jartzen dugu arreta. Datuak elkarrizketa libretik atera ditugu. Intentsitate neurketak erakusten du talde horietan kontsonanteak oso ahulak direla gehienetan. Espektrogramak miatuz baieztatzen dugu /-k/ eta /-t/ kontsonanteak beste kontsonante baten aurrean gehiengoetan galtzen edo hurbilkari ahostun gisa ahoskatzen direla. Bestalde, ahoskabetze gertakariak (adib. /k#b/ --> [p]) ez dira batere normalak gure corpusean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus