Naia Eguskiza Sánchez, Iñaki Gaminde Terraza, Aitor Iglesias Chaves
Hizkuntza aldakortasunaren ikerkuntzan barietateen zein informatzaileen sailkapenak egiterakoan metodo kuantitatibo objektiboen baliagarritasuna nabarmentzea da lan honen xedea. Horretarako, Igorreko hiztun gazteek aspektu ez-perfektua egiteko erabiltzen dituzten arau morfo-fonologikoak deskribatu eta aztertu dira. Sistema Konplexu Dinamiko Moldagarrien (SKDM) teoriari jarraiki, azaleko forma hutsen azterketatik harago, azterketa linguistikoaren beharra aldarrikatu ondoren, hiru teknika sailkatzaile erabili dira informatzaileak sailkatzekotan: multzokatze azterketa hierarkikoa, DAE metodoa eta K-batezbestekoen multzokatzea (KM) (logika lausoaren hatsarretan oinarritzen dena). Tekniken azalpenekin batera azterketa osoaren emaitzak ere aurkezten ditugu lanaren amaieran.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados