Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Miren Artetxe

  • Bertsolaria eta EHUko irakaslea. Iaz amaitu zuen tesia, "Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza-baliabideak. Gazte-identitateak, hizkuntza-mudantzak eta legitimazio-prozesuak" izenburua duena, izan dugu hizketagai. Betiere gazteak erdigunean jarrita, Ipar Euskal Herriko euskararen egoeraz aritu da, eta baita bertso-eskolen osasun onaz ere. Familiak eta ikastetxeak hizkuntzaren ezagutzan eta erabileran duten garrantzia gutxietsi gabe, argi du gazteen aisiari garrantzi handiagoa eman behar diogula helduok, paradoxikoa badirudi ere. Gazte-identitatea eraikitzeko helduleku eta pertsona erreferente gehiago aldarrikatzen ditu behin eta berriro, garai estrategikoa dela azpimarratuz. Ez du aukera galdu nahi izan ikerketan parte hartu zuten gazteei beren eskuzabaltasuna eskertzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus