Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de KOOPHEZI-i: Ikasle kooperatiboen profila neurtzen

Oxel Azkarate Iturbe

  • Oxel Azkaratek Pertsona Kooperatiboaren definizio bat eta ezaugarritze bat eraiki du, eta profilaren garapenerako eta ebaluaziorako aldagai gakoak identifikatu eta zehaztu ditu, hezkuntza ikuspegi batetik, Teoria Funtsatua metodologiaren urratsak jarraituta, bere tesian. Definizio eta ezaugarritze horretan oinarrituta Pertsona Kooperatiboaren profila ikasle gazteetan (16-22 urte) neurtzeko tresna bat sortu du, froga psikometrikoen sorkuntzarako nazioartean ezarrita dauden eredu estandarrak markatzen dituen irizpideak jarraituta. Dagoeneko Gipuzkoako hainbat ikastetxetan pasatzen ari dira KOOPHEZI-i testa, gerora Azkaratek eta MUko HUHEZI fakultateko Eragin ikerketa-taldeko ikerlariek beste hainbat profil neurtzeko egin dituzten azterketa psikometrikoekin batera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus