Indarkeria sexistari aurre egiteko modu bat baino gehiago daude eta horietako bat da Beldur Barik programa. Emakundek hainbat erakunderen laguntzarekin antolatzen duen programa honen helburua emakumeenganako indarkeria prebenitzea da, horren adierazpen guztietan. Bide horretan Beldur Barik jarrera bultzatzea eta zabaltzea lortu nahi da. Goiatz Minguez Mugertzak Beldur Barik programaren azterketa egiten du, ezarritako helburuak erdiesten diren ala ez ikusteko, eta hainbat alderdi aztertu ondoren, nerabeek eta gazteek berdintasunaren alde duten jarreran eragina baduela ondorioztatzen du.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados