Leioa, España
Lan honen helburua mugei buruzko marko teoriko-normatibo bat eraikitzea da, nazioarteko migrazioen egungo testuinguruan. Artikuluaren lehen zatian kontzeptu ezberdinen eta mugen bilakaera historikoaren errepaso labur bat egingo da, horrez gain muga-erregimen garaikidearen joerak eta arazoak azpimarratuko dira. Artikuluaren tesi nagusietako bat da muga kontzeptu funtzionala dela, eta, beraz, ezin dela ulertu betetzen dituen funtzioak kontuan hartu gabe: juridiko-politikoa, sinbolikoa eta fluxuen erregulazioa. Hauei laugarren bat gehituko zaie: aukerak espazialki xedatzea. Azken hau tradizio kosmopolitikoarekin bat dator, eta hain arbitrarioa eta moralki garrantzirik ez duen baina pertsonen bizitzan ondorio bidegabeak dituen jazoera bat —mugen trazadura— salatzea du helburu. Artikuluaren bigarren zatian, beraz, mugak ikuspegi honetatik jorratuko dira, muga irekien proposamena aztertuz eta hauek birpentsatzeko (eta birfuntzionalizatzeko) beharra aldarrikatuz, justizia globalaren eskakizunekin koherentea izan daitezen.
This work aims to contribute to the construction of a theoretical-normative framework of borders in the current context of international migrations. The first part of the article is devoted to the review of the different concepts and the historical evolution of borders, as well as to problematize the contemporary border regime.
One of the main theses of the article is that the border is a functional concept, and as such, it cannot be understood apart from the main three functions it performs: legal-political, symbolic and flow regulation. A fourth function will be added: to spatially circumscribe opportunities, raised by cosmopolitan concerns about the unjust consequences that such an arbitrary and morally irrelevant fact as the drawing of borders has on people’s lives. The second part of the article is devoted precisely to the analysis of borders from the perspective of global justice. To this end, the proposal of open borders is examined and the need to rethink them from this perspective is asserted.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados