Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Andoni Eizagirre Eizagirre: Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta filosofian doktorea

  • Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta Filosofian doktorea da Andoni Eizagirre Eizagirre. Hezkuntzaren soziologia du ikerketa lerro nagusietako bat, goi mailako hezkuntzaren soziologia bereziki, eta hezkuntzak dituen beharrizanen gaineko hainbat ikerketa egin ditu. Hezkuntzak askotariko beharrizanak dituela dio, eta guztien diagnostikoa egin beharko litzatekeela euskal hezkuntza horien arabera antolatzeko. Gurasoek dituzten eskolarekiko espektatibak gero eta txikiagoak direla dio, eskola ziurtagiri akademikoa lortzeko tresna gisa hartzen dela gaur egun eta ez zaiola funtzio hezitzailerik aitortzen. Egungo sistema agortua dagoela uste du Eizagirrek eta Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan onartu nahi duen Hezkuntza Legera bidean akordioa lortzeko baldintza egokiak badirela pentsatzen du. Bide horretan, hori bai, askotariko beharrizanak aintzat hartzeko beharra eta ausardiaz jokatzeko beharra azpimarratu ditu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus