Gipuzkoako harrera-egoitzetan dauden haurrei errefortzu akademikoa eskaintzea da "IkasLagun" egitasmoaren helburua. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako boluntariotza programa da eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak dira laguntza hori eskaintzen dutenak. Joan Migelena eta Joxe Garmendia EHUko irakasleek eta Iker Callado "IkasLaguneko" partaideak azaldu dizkigute egitasmoaren nondik norakoak.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados