Ramon Saizarbitoriak 2013an argitaratutako Martutene eleberriko testuartekotasun baliabideen azterketa da lan hau. Saizarbitoriaren beste lan batzuetako pertsonaiak, eszenak edota sinboloak topa daitezke eleberrian, idazleak berezkoa duen errepikapenerako joeran sakonduz. Bestalde, testuartekotasun aipu eta erreferentziez josita dago nobela, testuan idazle ugariren arrastoa aurki daitekeela. Horietan guztietan Max Frisch idazle suitzarra gailentzen da, bere Montauk izeneko nobela, hain zuzen, esan ahal izateraino Martuteneren hipotestu gisa ageri dela. Bestelako idazleen presentzia ere agerikoa da maila esplizituan, Xabier Lizardi eta Miguel de Unamunorena, besteak beste. Azkenik, erreferentzia inplizituei dagokienez eta irakurlearen intertestua kontzeptuaren baitan, Philip Rothen American Pastoralekin erkatu da nobela.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados