Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Garaitik Marokora eta itzulera

Mohamed Tah Tah

  • Istripu tonto bat izango zen akaso. Fraidea, Durangotik Zornotzarako tranbiako bagoitik jausi eta, larri zauritua, laster hil zen Larreako komentuan 1913ko abuztuaren 5ean. Istripuaren inguruko berririk ez zen prentsan agertu egun haietan eta, harrezkeroko ia mende betean ere, ez da publikatu izan fraide haren heriotzaren edo bizitzaren aipamenik.

    Historia zabortegi bat dela esaten zuen Walter Benjaminek, zaborra bezala enterratzen dela jendea, galtzen direla objektuak eta ahazten direla gertaerak. Eta hala, zarama eta hondakinen artean arakatzen duenak, gero, harribitxi bat topatzen duela lantzean behin. Harribitxia, edo bitxitzat har dezakeen zerbait. Eta halakotzat har daiteke Pedro H. Sarrionandiaren Gramatica de la lengua rifeña liburua, 1905 urtean argitaratu zena lehenengoz Tangerren.

    Historia apur bat egiten ahaleginduko gara orduan, (historia den) zabortegitik objektua atera eta ahalik eta txukunen erakustea bada historia egitea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus