Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Biolentzia-arrastoak Neolitoko hezurretan

  • Autores: Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute
  • Localización: Elhuyar: zientzia eta teknika, ISSN 0213-3687, Nº. 197, 2004, págs. 38-39
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Horrelaxe agertu ziren hezurrak San Juan ante Portam Latinam-en. (Argazkia: C. SAN MILLAN / arabako arkeologi museoa).

      Europan aztarnategi oso gutxitan daude horrenbeste hezur. Hori dela eta, San Juan ante Portam Latinam-en aurkitutako arrastoak benetako altxorra dira ikertzaileentzat. Ehunka hezur azaldu ziren: garezurrak, ornoak, aldakak, tibiak¿ Hezur-kopurua hain handia izanik, oso zaila zen gorpu bakoitzari zein hezur zegozkion bereiztea. Hezurrak banan-banan marraztu behar izan zituzten ikertzaileek, eta arreta handiz behatu. Horrela konturatu ziren gorpuak ez zeudela luze etzanda. Guztiz tolestuta zeuden, besoekin hankei heldu eta bildu-bilduta, eta, ikertzaileen ustez, seguruenik hilobiraino errazago garraiatzeko lotuko zituzten jarrera horretan.

      Hezurren artean adin guztietako pertsonak zeuden: jaioberriak, gazteak eta zaharrak. Orduko populazioen eredu ezin hobea, beraz.

      Aztarnategi bitxia Aztarnategia berezia da beste arrazoi batzuengatik ere: hezurretan indarkeria-aztarnak aurkitu dituzte eta horrelako aztarnategi zaharretan oso gutxitan aurkitu dira biolentzia-arrastoak. Europan oso kasu gutxi daude, banaka batzuk besterik ez. Izatez, duela gutxi arte inork gutxik onartzen zuen garai hartarako gizakiek indarkeria erabiltzen zutenik gizakien kontra. Heriotzen errudunak goseteak eta gaixotasunak ziren. Edo, beharbada, biolentzia ere bai? (....)


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno