Arbela ez da inoiz falta izan gure ikasgeletan, baina, kontraesana badirudi ere, arreta gutxi jasotzen du hizkuntzen irakasle izan nahi dutenen prestakuntza-programetan eta garapen profesionalean.
Arbelak hizkuntzak irakasteko eta ikasteko prozesuan ematen digun laguntza pedagogikoari buruz gogoeta egingo da artikulu honetan. Gai praktikoei erreparatuko zaie, hala nola idazketari, marrazketari eta kodeei (besteak beste, koloreak, eskemak edo adimen-mapak) baita alderdi teorikoagoei ere, hala nola arbelari eman diezazkiokeen erabilerei, gure garunak irudietatik abiatuta egiten duen prozesamenduari eta gramatika-arauak interpretatzeko irudi mentalak eraikitzeko gaitasun psikologikoari.
Azkenik, hiru kontzeptu giltzarri nabarmenduko dira arbelen erabilera hobetzeko: planifikatzea, behatzea eta besteei erakustea
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados