Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Feminismoa Euskal Herriko euskarazko podcast unibertsoan

  • Autores: Miren Arantza Gutiérrez Paz, Tania Arriaga Azkarate, Itxaso Fernández Astobiza
  • Localización: Euskal Hedabideen urtekaria 2022-2023 / Hibai Castro Egia (ed. lit.), Libe Mimenza Castillo (ed. lit.), 2023, ISBN 978-84-09-48691-5, págs. 172-195
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Podcasten garapena nabaria da azken urteotan. Milurtekoaren hasierarekin batera garaturiko teknologia izan arren, ia lehen hiru bosturtekoak behar izan dira egonkortzeko eta hedatzeko, bereziki sakelako telefono adimentsuen erabilera zein wifiaren kostu jaitsieraren ondorioz. Duela urte batzuetako podcast gehienek irratiraturiko saioen grabaketak nahieran entzuteko aukera ematen bazuten ere, gaur egun gero eta gehiago dira berezko podcast gisa sortuak, hau da, inolako irrati-programaziorekin loturarik ez dutenak.

      Podcasting delakoaren hedapenak ere entzuketa-ohituren aldaketa dakar, baita hizkuntza eta formatu berriak ere.

      Komunikazio-fenomeno berria den neurrian, unibertsitatean ere horren inguruko ikerketak ugaritzen ari dira. Gure ikerketa honetan, Euskal Hedabideen 2021eko Urtekarian argitaratu genuen euskal hedabide feministen unibertsoaren atal bat garatzea dugu helburu;

      kontuan hartu ditugu azken urteotan sortu diren produktu berriak eta baita ere —aipamenek eta sariek agerian uzten duten bezala— hauek gizartean izan duten harrera. Beraz, honako artikulu honetan, euskaraz ekoizten diren podcast feministak zerrendatu eta aztertu ditugu. Hala ere, aurrekoan esan bezala, jakin badakigu formatuak berak eskaintzen dituen aukerak direla-eta, egon daitezkeela hemen jaso ez ditugun egitasmoak. Beraz, esan dezakegu hemen jasota daudenak badirela, eta ez daudenak eta direnak guri helaraztea eskertuko genukeela, euskal podcast feministen mapa ahalik eta osatuena egin dezagun.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno