Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Udaberri Arabiarra euskal hedabideetan: kazetarien baldintzak aztergai

Annette Unda Endemaño

  • Udaberri Arabiarraren baitan jazotako gertaerak mugarri izan ziren kazetaritzan, sare sozialek ikuspuntu berri bat eman baitzioten politikari (Gonzalez-Quijano, 2011). Teknologia berrien zein sare sozialen agerpenak kazetariaren lanbidea moldatzeaz gain (Díaz Noci, Larrondo, Meso, Salaverria, Sadaba, 2010), eragina izan du hauen lan eta segurtasun baldintzetan. Ikerketa Udaberri Arabiarrean zentratuz, euskal hedabideek gertaera hauengan egindako jarraipena eta hauentzat lan egindako kazetarien lan eta segurtasun baldintzak aztertu dira. Hemendik abiatuta, emaitza nagusien artean, kazetari freelancen presentzia nabaria, piezako kontratuen tarifa baxuak eta hedabideek eskaintzen dituzten segurtasun baldintza urriak gailentzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus