Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Arau sozialak, hizkuntzak praktikak eta gobernantza ereduak

Garazi Azkue Otegi, Arrate Illaro Etxebarria

  • Euskaralditik abiatu dugu artikulu honetan jaso dugun irakurketa, baina ez gara Euskaraldiaz arituko. Ekimenetik ikasi dugunaren arabera, euskararen normalizazioan paradigma aldaketarako gako izan daitezkeen zenbait aldagai bildu nahi izan ditugu. Hala nola, herritarren hezkuntza soziolinguistikoa antolatu eta bideratzea, arau sozialetan eragiten jarraitzea, mota guztietako entitateak inplikatzea eta parte egitea, hiztunen gaitasunari erreparatzea, erabaki partekatuetan oinarritutako lankidetza indartzea, zein aldeko jarrerak eta atxikimendua euskarazko portaera bihurtzeko ekimenak gauzatzea. Euskaraldiak bestelako lankidetza eta ekimenetarako baliagarriak izan daitezkeen irakaspenak eman dizkigu; balia ditzagun, ekimen honetatik harago, pauso berriak emateko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus