Artikulu honetan, XV. mende hondarretik XVII. mende amaiera arte, edi- zioak Euskal Herriko lurraldean izan zituen testuinguru, inprimatzaile eta idazla- nen berri ematen da. Gaiaren inguruko orain arteko albisteak eta ikermaterialak sintetizatu, osatu eta eguneratu nahi dira aztergaiko lurralde osorako. Irakurleak aurkituko du Johannes Gutenbergek inprenta asmatu eta lau hamarkadara Euskal Herrira heldu zela, eta pixkanaka Nafarroa Garaian garatu zela lehenik, Kontrarreformaren epelean. Inprimatzaileak ibiltariak eta arrotzak izatetik, XVII. mendearen amaieran ekoizpena areagotu ahala, Iruñean, Baionan, Donos- tian eta Bilbon udal- eta foru-agintarien hegalpean finkatzen hasi ziren iraun- korki. Araban, berriz, 1722 arte ez zen moldiztegirik instalatu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados