Bilbao, España
Telebista milioika pertsonaren eguneroko errealitateren parte zentrala eta XXI. mendearen hasierankomunikabideekin lotutako aisian eragilerik garrantzitsuenetarikoa dela esan daiteke.Egunerokotasunean telebistak duen zentraltasunaz jabeturik, lan honek lau adin-taldetan banatutako(Gazteak, Helduak 1, Helduak 2, Nagusiak) bederatzi eztabaida-talde eta sei sakoneko elkarrizketarentelebistarekiko harremanen esplorazioa eta aisia humanistaren perspektiban oinarritutako interpretazioeredua eskaintzen ditu. Komunikabideen kontsumoaren eta ikus-entzulerien ikerketa batez ere tenikakuantitatiboen bidez bideratu da orain arte Euskal Herrian, baina komunikabideen ingurunearenaldaketa azkar eta hazkorrak eragindako erronkei erantzun aldera, hurbilketa kualitatiboa proposatzenda lan honetan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados