Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de DOPC:esfingomielina:kolesterol lipido nahasketa hirutarraren Laurdan bifotoi azterketek fase bakarra erakusten dute 1 baino txikiago diren esfingomielina:kolesterol erlazioetan.

Pablo Carravilla Palomanes, J.L. Nieva, J. Requejo-Isidro, N. Huarte

  • DOPC:esfingomielina:kolesterol lipido nahasketa zelularen mintz plasmatikoaren eredu gisaerabili ohi da. Nahasketa hau Laurdanez markatutako besikula lamelabakar erraldoietan ikertu da bifotoi fluoreszentzia mikroskopia erabilita. Aurretik argitaratutako fotoi bakarreko ikerketetan ezbezala, zeinetan antolaketa heterogeneoa (fase banaketa) proposatzen den 1 baino txikiagoak direnesfingomielina:kolesterol erlazioa molarretan, diagramaren eremu honi dagozkion nahasketetan fasebakarreko antolaketa detektatu dugu. Fase banaketa makroskopikoa fotoi bakarreko kitzikapenazartifizialki eragin daitekela frogatu dugu ere, baita bi-fotoiaz eragotzi daitekela. Laurdanak inguruarenpolaritatea antzemateko duen gaitasunaz baliatu gara mintzaren ordena-diagrama eraikitzeko.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus