Nagore Otegi Martinez, Lander Galdós Errasti, Julen Agirre Bikuña, Peio Arrese Irazabal
Mailu bidezko forjaketa prozesua era askotariko propietate mekaniko altuko piezak fabrikatzeko erabiltzen da. Forjaketa prozesu hauek egoki diseinatzeko, geroz eta gehiago erabiltzen dira elementu finitu bidezko simulazio softwareak. Software hauen sarrera-datuak egokiak izatea berebizikoa da simulazioen emaitzak fidagarriak izan daitezen, horien artean materialaren portaera definitzea atal garrantzitsuenetakoa delarik. Zoritxarrez, deformazio abiadura handian materialek duten portaera mekanikoa karakterizatzeko entsegu-makina komertzial oso gutxi daude. Hutsune hori betetzeko garatu den laborategi eskalako forjaketa-mailu berri bat aurkezten da artikulu honetan. Makina berri honetan egindako entseguetako emaitzen azterketa egin da, lortutako emaitzak itxaropentsuak izanik
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados