Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hidrogeno tren baten diseinu eta operazioaren optimizazioa

Josu Olmos Amondarain, Andoni Saez de Ibarra Martinez de Contrasta, Iosu Aizpuru Larrañaga, Txomin Nieva Fatela

  • Artikulu honek hidrogeno tren baten diseinu eta operazioa optimizatzeko algoritmo genetikoetan oinarritutako metodologia bat proposatzen du. Hain zuzen ere, metodologiaren bidez hidrogeno pilaren tamaina, bateriaren tamaina, eta kudeaketa energetikoko estrategia optimizatzen dira, helburua trenaren bizitza-ziklo osoko kostua minimizatzea izanik. Proposatutako metodologia balidatzeko benetako trenbide linea batean oinarritutako ikerketa kasu bat aurkezten da. Optimizazioak itzulitako emaitza oinarrizko kasu batekin alderatzen da, trenaren kostu totala % 4,9 murrizten dela frogatuz. Lortutako emaitzek metodologiaren eraginkortasuna egiaztatzen dute


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus