Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Industria eolikoko palen efizientzia aerodinamikoaren azterketaesperimentala baldintza ideal eta errealetan

Ander Zarketa Astigarraga, Markel Peñalba Retes, Alain Martin Mayor, Manex Martinez Agirre

  • Energia berriztagarrien paradigmak erronka ugari dakartza berorrekin, epe laburrean erantzun beharrekoak bederen. Energia eolikoaren kasuan, ustiapena ohiko haize-parkeetatik itsasalde edota hiriguneetara mugitzean datza, inpaktu bisuala nahiz ingurumen kalteak murrizteko asmoz. Horrek haizearen fluxu baldintzak nabarmen aldatzea dakar; bereziki, turbulentzia eta ingurumen-eragileek sorturiko gainazal-zimurtasuna hartu behar da kontuan eta, hiriguneetako kasuan, aerosorgailuen eskala aldaketa. Haize-tunel bidezko entseguak burutuz, faktore horiek NACA0021 geometriadun pala baten efizientzia aerodinamikoan duten eragina aztertu da, baldintza idealetatik errealetara igarotzean ematen den efizientzia galera ikusaraziz. Galera hori dela-eta, entsegu esperimentalak harik eta baldintza errealenetan egiteko beharra ondorioztatzen da


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus