Antxon Arrizabalaga Etxezarreta, Mikel Mazuela Larrañaga, June Urkizu Arocena, Jon Aztiria
Ikerketa honetan energia eolikoa energia berriztagarri nagusi bezala identifikatzen da. Beraren LCoEa (Levelized Cost of Energy ingelesez) hobetzeko, SiC erdieroaleak proposatzen dira, baita tentsio maila eta topologia berriak ere. Konfigurazio ezberdinak aztertzen dira, LCoEa hobetzen duten bi aurkituz. Lehenengoak, gaur egungo SiC-en kostua kontuan izanik bi mailako topologia erabiltzen du, hobekuntza txikia lortuz. Bigarrenean, teknologiaren heldutasunagatik iritsiko den kostu jaitsiera aurre ikusten da, eta hiru mailako NPC (Neutral Point Clamped ingelesez) topologia erabiltzea dela onena ikusten da, LCoE hobekuntza handia lortuz
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados