Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ahozkotasuna eremu ez-kurrikularrean hizkuntz proiektuaren markoan

  • Autores: Endrike Amonarriz Gorria, Osa Erramun, Iñaki Arruti
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 51, 2004 (Ejemplar dedicado a: Lanbide Heziketa eta euskara), págs. 137-158
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Komunikazio jarduerek hizkuntz ikasketaren ardatz eta oinarri izan behar dutela aldarrikatuz, eremu ez-kurrikularrak duen garrantzia agerian jartzen dute artikulu honetan Amonarrizek, Arrutik eta Osak. Eremu ez-kurrikularrak eremu kurrikularrak eskaintzen ez dizkigun aukerak eskaintzen dizkigu, besteak beste, errepertorioak, euskalkiak, hizkera sektorialak, kale hizkera edota hizkera kolokiala bezalako hizkera mota desberdinak lantzeko. Artikuluan zehar, hiru hari mutur lotu nahi izan dituzte egileek: batetik, ahozkotasuna lantzea, besteak beste, hizkuntz erabilerarekin zerikusi zuzena duten hainbat aspektu aintzat hartuz. Bestetik, euskararen erabilera indartu asmo duten gela barruko zein gelaz kanpoko jarduketa planak uztartzeko eta era koherentean garatzeko markoa; horretarako, Ikastolen Konfederazioak, hizkuntz proiektuaren kariaz, proposatu duen esku-hartze eremuen eskemaz baliatu dira. Hirugarrenik, horiek guztiak gogoan izanda, eremu ez-kurrikularrean ahozkotasuna indartzeko orain arte egindakoa errepasatzeko saiakera zein noranzko horretan urratsak egin ahal izateko zenbait proposamen egin dituzte.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno