Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Soziolinguistika edukien sistematizazioa udalerri euskaldunetako hezkuntza komunitateetan

  • Autores: Miren Segurola Larrañaga, Maier Ugartemendia
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 131, 2024 (Ejemplar dedicado a: Kontzientzia soziolinguistikoa hezkuntzan), págs. 65-81
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Udalerri euskaldunetatik eta arnasguneetatik euskararen biziberritze prozesua sustatu nahian, herritarren ahalduntzea eta sentsibilizazioa da gaur egun UEMAren ildo nagusietako bat. Horren baitan, Hedatu hezkuntza proiektua abian du UEMAk, eta ikastetxeetan ere ari da lanean, ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin. Udalerri euskaldunak eta arnasguneak garrantziaz jabetzea, euskararen errealitatea ezagutzea eta hizkuntza aniztasunaren balioak trasmititzea dira proiektuarekin helburuetako batzuk, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain. Hezkuntza komunitate osoan eragitea giltzarria delakoan, soziolinguistika edukiak modu sistematikoan lantzen ditu UEMAk eskoletan, ikasleekin ez ezik gurasoekin, irakasleekin eta hezitzaileekin. Baita hezkuntza ez arautuan ere, aisialdiko hizkuntza ohituretan eragiteko. Sistematizazio horren nondik norakoak biltzen ditu artikulu honek, abiapuntua, marko teorikoa, egindako bidea, lanabesak eta erronkak erakutsiz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno