Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Irakasleen esku-hartzeak ikasleen motibazio eta atxikimendu linguistikoa lantzeko.: Motibazioa Sustatzeko Baliabideak formazio saioen esperientzia

  • Autores: Rosa Ramos, Yolanda Olasagarre Mendinueta
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 131, 2024 (Ejemplar dedicado a: Kontzientzia soziolinguistikoa hezkuntzan), págs. 83-97
  • Idioma: euskera
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Resumen
    • Hezkuntza arlo garrantzitsua da haur eta gazteen portaera linguistikoak eraikitzeko. Hizkuntza jabekuntzarako funtsezko eragilea izateaz gain, eskola ikasleen atxikimendu linguistikoa osatu eta sendotzeko esparrua izan daiteke. Ikasleengana heltzeko, ordea, ezinbestekoa da irakasleekin lan egitea, hau da, irakasleen trebakuntza zaintzea. Artikulu honetan azalduko dugu bide horretan Nafarroako Euskarazko Irakaskuntzarako Baliabide Zentroak (EIBZ) koordinatutako Motibazioa Sustatzeko Baliabideak izeneko formazio saioek eta gune digitalak egindako ekarpena. Batetik, orain arte ikusitako aukerak eta zailtasunak azalduko ditugu. Bestetik, ikasleen euskararen erabilera lortzeko, ahozko gaitasunaren nahikotasunarekin batera, beharrezkoa den hizkuntza atxikimendua modu sendo batez lantzera heltzeko behar diren aldeko baldintzak aletuko ditugu. Bukatzeko, ikasleen atxikimenduari eta motibazioari dagokienez, gure ustez maila teorikoan eta ikerketan kontuan hartzeko moduko aztergaiak aipatuko ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno