Aritza Sáenz del Castillo Velasco, Joseba Iñaki Arregi Orue, Ana Isabel Ugalde Gorostiza
Giza Eskubideen Hezkuntzak pertsona orori gizaki izateagatik ditugun eskubide bortxaezinen ezagutza helaraziko digu eta era horretan, ikasleek gizartean ematen diren eskubideen urraketaz jabetuko dira. Maiz, gure munduan lan, sexu esplotazioarekin, indarkeriazko gatazkekin eta bereizkeria eta bazterketarekin harremanetan dauden berriak entzuten ditugu, eta gehienetan gizabanakoaren erreakzioa apala izaten da. Benetako berdintasunean oinarritutako gizarte demokratiko batean sakondu nahi izanez gero, horrelako jarrerak ekidin beharrean gaude, horiek salatuz eta horiei aurre egiteko irtenbideak bilaraziz. Azken finean, Giza Eskubideen Hezkuntzaren bidez gizabanako eta giza talde kritikoak sortu nahian gaude, gure ikasleak herritar aktiboak, parte hartzaileak eta eraldatzaileak bilakatuz eta bizikidetza erraztuko duten subjektuak sortaraziz.
1 Lan hau hurrengo ikerketa proiektu pean egin da “La experiencia de la sociedad moderna en España:
Emociones, relaciones de género y subjetividades (siglos XIX y XX)”, código: HAR2016-78223-C2- 1-P, financiado por el Ministerio de Economía, Industria y Competitividad y el Fondo Social Europeo, FEDER
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados