Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ioanes Leizarragaren aditza

Esther Zulaika Ijurko

  • Gauza jakina da B. Etxepareren ondotik Ioanes Leizarraga dugula euskal literaturaren hastapenetan liburu inprimatu oso baten bigarren egilea. Dakigula, lehen euskal itzultzailea ere bada, Testamentu Berria eta beste zenbait liburuska euskaratzearen langintza bere gain hartu zuenez, Ioana Albret Nafarroako erreginaren borondateari jarraikiz. Iparraldeko bi idazleon lanak dira, Hegoaldeko Refranes y Sentencias eta Garibayren errefrauekin batera, XVI. mendeak utzi dizkigun testigutza bakarrak: urriak kopuruz, ez, ordea, balioz. Izan ere, nahitaezko bilakatzen dira garai horretako euskararen berri izateko, eta baita aurreko mendeetakoaren aztarnak diratekeenak antzemateko ere. Alde honetatik, guk Leizarragaren hizkeraren alderdi bat hautatu dugu tesi gai: aditza.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus