8 urtetik gorakoentzatAnixiaren etxean liburuz beteriko gela bat zegoen. Eta behin honela pentsatu zuen: Txikitzerik banu, liburu baten barruan ezkutatuko nintzateke eta kito. Eta bere indar guztiekin pentsatzen hasi zen, gogoeta hura desio bihurtu arte.Seve Calleja, 1953an Zamoran jaiotako bilbotarra. Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta gaur egun Bilboko institutu batean ari da irakasle lanetan. Literatur sortzaile emankor eta saritua (Ignacio Aldecoa, Lizardi, Pío Baroja) eta Haur eta Gazte Literaturaren ikertzailea. Egunkari eta aldizkarietan hamaika kritika eta didaktika artikulu idatzi ditu. Bere lanak euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan argitaratu dira.Marrazkiak: Aranzazu Calleja
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados