Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Larramendiren hiztegigintza juridikoa

Cesar Gallastegi Aranzabal, Andrés M. Urrutia Badiola, Esther Urrutia Idoiaga, Arantza Etxebarria Iturrate

  • Badira euskararen tradizio lexikografikoan halako jarraitutasun lerroak hiztegigintzaren aldetik. Badira, orobat, hiztegiak, goitik behera eta xehetasun guztiekin euskara aztertzen duten hitz-bildumak. Gutxiago ditu euskarak, ordea, eremu lexiko jakin batetik hasi eta harenak biltzen dituztenak. Horri ekin nahi izan zaio oraingo honetan. Horretarako, esparru juridiko-administratiboa aztergai hartu eta horren barruan murgiltzeko ahalegina egin da.

    Eta Larramendi aukeratu da hasikina. Aurrekoak ere badira (hala nola, Landuccio, Pouvreau, Harriet edota Urte), baina andoaindarraren hiztegia da ziur asko euskararen ipi-apa guztiak zehatz eta mehatz landu zituen lehena, Euskal Herriko hegoaldean bederen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus