Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Palamedes: Edward Spencer Dodgson-en identitateari buruz zenbait ohar kritiko

Miguel Ángel Elkoroberezibar

  • Askok esan didate eta, seguraski, jarraituko didate esaten honelako abentura batetan murgiltzea benediktar monje edota izugarrizko pazientzia eta ardura duen jendearen «zeregin» bakarra dela, zeren eskuartean dugun pertsonai honek, Edward Spencer Dodgson-ek, alegia, parabola hartako ereilaren antzera, bere lan guztiak han eta hemen sakanbanatu bait zituen. Baina nik ez diet jaramonik egiten oharpen horiei eta liburutegi eta artxiboei eraso egiteko prestatzen naiz.

    Askok galdetu didate eta euren buruei ere galdetu diete, zihur, ea zein arrazoik eragingo zidan autore hau eta ez besteren bat aukeratzeko; arrazoia neuk ere ez dut ezagutzen, zeren itsasbarraskilo nabar bat edozein hondartzatako harearen mugagabetasunean topa dezakegun bezala eta berataz maitemindu, txoko hortako apalategian jarriz eta egunero miretsiz, horrelako zerbait bait da.

    Euskal kulturari bultzapen garrantzitsu bat eman zion eta hainbat eta hainbat erantzun gabeko itaunak argitu zituen. Jende gutti arduratu zen garai huraxe arte idatzita zegoenaz… Dodgson izan zen horietako bat. Hitz hauek osatzeko eta nire xedearen aintzin solas modura, hau da Edward Spencer Dodgson-en bizitza, obra eta ikerletei hurbiltze bat egitea, Georges Lacomberen hitz batzuk erabiliko ditut: «L’oeuvre de Dodgson ne peut être utilisée sans une sérieuse critique. Mais quelqu’un qui aurait le courage de la lire d’un bout ‘a l’autre en notant soigneusement tout ce qui’l y recontrerait d’ingénieux et parfois même de profond, ne perdrait pas tout-à-fait sa peine. Et après tout, comme aimait à dire le regretté Fraguet, il n’y a que le bon qui compte. Enfin, on peut se demadender s’il ne manquerait pas tout de même énormément aux instruments de travail dont disposent les bascologues si Dodgson n’ avait pas existé. Et pour toutes ces raisons son nom passera à la postérité.»


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus