Begoña Arraiz Argoitia, Haizea Careaga Abaitua, Susana Carramiñana García, José Miguel Oskoz
Gidaliburu hau Araubide Bereziko eta Lanbide Heziketako ikasketetako irakasleei zuzenduta dago, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz bideratutako prestakuntza proaktiboan aurrera egiteko baliabide gisa. Gidaliburu honen edukien bitartez, emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa ikasketa horietako curriculumean eta irakaslanean zeharka aplikatzeko laguntza eskaini nahi da. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa zeharka lantzeko beharra hainbat arauditan dago jasota, bai hezkuntzaren esparruan, bai berdintasun-politiken esparruan. Araudiak, ikasleen sexu-diskriminaziorik ezaz gain, berdintasunerantz bideratutako prestakuntza proaktiboa sustatzeko premia planteatzen du.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados